Txiki Txoko ondoko aparkalekua itxi egin da

2016/03/04
Zikina pilatuta, utzikeria itxura ematen zuen guneak

  Olakua auzoko Txiki Txoko haur eskolaren ondoko aparkalekuan karabanak, atoiak eta kotxe zaharrak uzten ziren. Zaindu gabeko gunea zen eta inguruari itxura txarra ematen zion. Zikinkeria pilatzen zen eta utzikeria irudia sortzen zen. Arazoa konpontzeko ibilgailuak, karabanak eta atoiak bertatik kendu eta  aparkalekua ixtea proposatu zen Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Proposamena onartuta, gunea behin behinekoz itxi da sarreran hesi bat jarriz. Baina behin betiko itxitura egiteko enkargua ere egin da. Ate giltzaduna izango duen itxitura metalikoa jarriko da. Halakoak egiten dituzten enpresei aurrekontuak eskatu zaizkie eta SAIGO izenekoak aurkeztutakoa lehenetsi da. 3267 eurotan, aparkaleku gisa erabili den gunera sartzeko bidea elementu metaliko bat jarriz itxiko da .

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!