Oñatiko udala

Txiki txoko haur eskolan zabalik dago 2019-2020 ikasturterako matrikula epea

2019/05/02
Card image cap
Batxilergo mailan ere gaur ireki da aurre-matrikula epea

  Olakuako haur eskolan, Partzuergoko gainerako zentroetan bezala, gaur  hasi eta hilaren 10era arte izango da irailean, urrian edo azaroan hasiko diren ikasle berriak matrikulatzeko aukera. Hori ofizialki. Gogoratu, Oñatiko Txiki Txoko haur eskolan matrikula etengabe zabalik dagoela plazak bete bitartean. Oñatiko haur eskolan 0 eta 2 urte arteko haurrak hartzen dira. Gurasoek egun erdi edo egun osoko egonaldia aukeratu dezakete. Ordaindu beharreko kuota aukeratutako ordu kopuruaren araberakoa da eta baita gurasoen diru sarreren araberakoa. Izan ere, urtarrilaz geroztik, Partzuergoko haurreskoletako matrikula doan baita 18.000 eurora arteko errenta duten familientzat eta seme-alaba bat baino gehiago dutenen kasuan, bigarrena eta hurrengoak matrikulatzerakoan.

  Orain bost urte egin ziren handitze lanen ondotik Txiki Txokok lau gela ditu eta 42 plaza guztira, 8na, 0-1 urte arteko geletan eta 13na, 1-2 urte artekoen geletan. Instalazioak ikusi eta hezitzaileekin zabaltzak argitzeko ATE IREKI jarduna egingo da gaur arratsaldean Txiki Txokon, 18:00tatik 20:00tara. Bestela ere, hilaren 10a arte izango da matrikulazio orriak jaso eta hezitzaileekin egoteko aukerarik haur eskolara joanda. Zentroa, 7:30tatik aurrera zabaltzen da astelehenetik ostiralera. Baina gurasoen galderak eta informazio beharra hobeto asetzeko, telefonoz deituta, hitzordua aurrez adostea gomendatzen da. Telefono zenbakia, 943.716405 da.

  Batxilergo mailan ere, gaur ireki da aurre matrikula epea; gaurtik, maiatzaren 12 edo 13ra arte, aurre inskripzioa aurrez aurre edo on-line egitearen arabera. Kasu honetan ez da aldaketa handirik izaten eta normalean behintzat, batxilergoa egin nahi dutenek DBH ikasi duten zentro berean jarraitzen dute baina aurre matrikula tramitea bete behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!