Txantxiku ikastolak “Eskola jasangarria” ziurtagirria jaso du

2019/06/06
Ziurtagiria, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuten asteartean

  Urdaibiko Madariaga dorretxean egin zen ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Ingurumen Sailburu Iñaki Arriolak eta Hezkuntza Sailburu Cristina Uriartek parte hartu zuten. Eurek banatu zizkieten Eskola jasangarri ziurtagiriak 22 ikastetxetako ordezkariei, tartean, Txantxiku ikastolako Jasangarritasun lan taldeko ordezkariei.

  Ziurtagiriak ikastolak ingurumenarekiko duen konpromisoa adierazi eta aitortzen du, eta bereziki, azken urteetan egindako lana errekonozitzen du. Eskola agenda 21aren baitan eta orokorrean zentro moduan, ikasle eta irakasleen jarrera jasangarriak landu eta sustatu dira, horretarako, eskola komunitate osoaren laguntza eta babesa izan dutelarik.

  Eskola jasangarria ziurtagiria eskuratu ahal izateko, egindako ekintzen berri ematen zuen txostena aurkeztu behar izan zuen Txantxiku ikastolako zuzendaritzak eta kanpoko auditoria zorrotz bat gainditu. Egindako lanak merezi izan du ziurtagiria eskuratu baitute. Baina agiria, helburua ez baizik eta jasangarritasunaren alde lanean jarraitzeko pizgarri izan behar du. Zentzu horretan lanean tinko jarraituko dute Txantxiku ikastolan.

  Ikastola Eskola jasangarria ziurtagiria jasotzen duen herriko bigarren ikastetxea da, Zuazola institutuak 2015ean eskuratu beitzuen.

Iturria: Oñati Irratia