TXANDAk promozio lehiaketa berri bat hasi du gaur

2015/11/06
Card image cap
Elkarteko denden erakusleihotan argazkiak jarri dira eta horiei buruzko galderak erantzunez, 20 €ko 50 erosketa txartelen zozketan sartuko da

  Dendak Oñatin lehen, orain eta beti lehiaketaren dinamika erraza da. Txandako dendetan eskuratuko diren kartilletako 17 galderak zuzen erantzun behar dira eta erosketak egin diren sei dendetako zigiluez beteta entregatu behar dira. Horrela, 20 €ko 50 erosketa txartelen zozketan parte hartuko da. Baina galderak elkarteko dendetan ikusgai jarri diren antzinako argazkiei buruzkoak dira eta horiek non dauden ez da zehazten.

  Argazkiak aspaldikoak dira, Udal Artxiboan dauden Arlanzon eta Arzuagaren funtsei dagozkionak. Eta iruditan agertzen diren denda edo dendarien izenak, kokapena edota zer nolako generoa saltzen zuten erantzun behar da, besteak beste. Adineko pertsonentzat edo hauen laguntzaz osatzeko lehiaketa asmatu du oraingoan dendarien elkarteak.

  Kartilak bete eta entregatzeko, azaroaren 27ra arteko epea dago. Zozketa berriz, azaroaren 30ean egingo da.
Promozio kanpaina berri honen helburua, Oñatiko merkataritzak inguru sozial eta kulturalarekiko duen konpromisoa agertu eta aldi berean, sektoreak herrian betidanik izan duen garrantziaz sentsibilizatzea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!