Txandak 1.500 euroko erosketa txartela zozkatuko du

2018/07/02
Card image cap
Irailaren 3an egingo den zozketan irabazle bakarra izango da

  Txanda dendarien elkarteak 1.500 euroko erosketa txartela zozkatuko du udan erosketak Oñatiko komertzioetan egiten dituzten bezeroen artean. Gaur hasi eta abuztuaren 31ra arte egindako erosketak sartuko dira zozketan. Erosketa tiket edo txartelaren atzealdean bezeroaren izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa idatziko dira eta dendetan propio jarritako kutxatan utzi. Irailaren 3an berriz, txartel guztiek artean zozketa egingo da. Sari bakarra izango da, 1500 eurokoa, eta irabazleak, dirua, udako promozio berezi honetan parte hartzen duten dendetan gastatu ahal izango du.

  Gaur abiatu den promozio ekimen berri hau Txanda Elkarteak, Oñatiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatu dute elkarrekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!