TXANDA elkarteko 20 dendek, Gabonetara begira zapatu arratsaldetan dendak irekiko dituzte, bezeroei zerbitzu hobea eman asmoz.

2013/12/12

  Konkretuki, abenduaren 14 eta 21ean eta urtarrilaren 4an irekiko dituzte dendak goiz eta arratsaldez. Batzuek, abenduaren 28an ere hala egingo dute eta gutxiago izango dira. Eguberritako kanpaina honi begira denda bakoitzak atean jarriko du izango duen ordutegi eta egutegi berezia.  Herritarrei zerbitzu hobea eman asmoz eta astean zehar lanean ari denak opariak ikusi eta aukeratzeko lasaitasun gehiago izan dezan, TXANDA elkarteko 20 dendek, datozen hiruzpalau zapatu arratsaldetan, lokalak irekiko dituzte.

  20ko zerrenda horretan, arropa dendan, optikak, elektragailuak saltzen dituztenak, bazarrak eta bestelako opari dendak daude. Helburua, esan bezala, bezeroari Gabonetako opariak aukeratzerakoan ere zerbitzu hobea, lasaia eskaintzea da.

Iturria: Oñati irratia