Txaloka ludotekak logotipo lehiaketa antolatu du

2015/03/09
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago

  Txaloka ludotekak haurrek beraiek sortutako irudia izan nahi du, horretarako logotipo lehiaketa antolatu du.
Lehiaketa, Lehen Hezkuntzako herriko haur guztiei zuzendu da eta egin behar duten gauza bakarra, folio batean logotipoa marraztu eta ludotekara bertara eramatea da.

  A4 tamainan egindako marrazkiak, Txaloka ludotekan utzi behar dira, gaur hasi eta martxoaren 20ra bitartean, arratsaldez, ludoteka zabalik dagoen ordutegian, hau da, 16.45-19.45tara. Marrazkiak  inolako sinadurarik gabe aurkeztu behar dira baina egilea nor den jakiteko, atzealdean, izen abizena, adina eta telefonoa idatzi beharko dira.

  Ludotekako logotipo lehiaketako irabazleak, euskarazko produktu ezberdinen sorta jasoko du opari, mahai jolasak, ipuinak eta beste. Sari banaketa, martxoaren 28an eta Olaitturrin egingo den ludoteka ibiltarian egingo da.

  Informazio gehiagorako, Lizaur kalean dagoen Txaloka ludotekatik pasa behar da.

 

Iturria: Oñati irratia

Ludotekako logotipo lehiaketa