Txaloka ludotekak eta Gaztelekuak ekintza bereziak antolatu dituzte oporretarako

2015/03/30
Card image cap
Haur eta gaztetxoek ez ohiko aisialdi eskaintza izango dute

  Txaloka ludotekak, 3-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta, aisialdi ekintzak plazara aterako ditu bi aste hauetan. Gaur, bihar eta etzi, arratsaldeko ordutegian, 16.30tatik 19.30tara eta datorren astean berriz, goizez, 11.00-14.00.
Zazpi egunetan tailer ezberdinak egingo dira: gaur, sorkuntza tailerra, bihar karaokea eta etzi kandelagintza, eta datorren astean berriz, igeltsuzko maskarak egin eta margotuko dira eta tatuaje eta sukaldaritza tailerrak egingo dira. Guztiz irekiak diren ekintza hauek Foruen Enparantzan egingo dira eguraldi ateria badago. Bestela, azoka gunera aldatuko dira.

  Gaztelekuan ere, ekintza bereziak antolatu dira gaztetxoen opor egunetarako. Ostiral arratsaldetan zine klub saioak izango dira, aste honetan Topalekuan eta hurrengoan, Kuboan. Gainera, futbol txapelketa, “Gu ta gutarrak” telebista saioaren grabaziora irteera eta “altxorraren bila” jokoa antolatu dira 12-17 urte bitarteko gazteentzat eta Txokolateixara bisita eta merendola eta “gure lorea aukeratzen” ekintza 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!