Txaketuako bidegurutzea oinezko gune bihurtzeko froga martxoaren 15ean hasiko da

2017/03/09
Data gaur bertan baieztatu du Hirigintza Batzordeburuak

  Datorren asteazkenetik aurrera eta hiru hilabetez, Zazpibidietako bidegurutzea oinezko gune bihurtuko da eguerditik aurrera. Unibertsitate etorbidea Aita Madina kale parean itxiko da eta Maiatzaren 1a plazatik behera ere ezin izango da autoz pasa. Beti ere, 12:00etatik hurrengo goizeko 7:15ak arte. Bizikletek eta garraio publikoa betetzen duten ibilgailuek bai, edonoiz pasatu ahal izango dute Txaketuaneko bidegurutze horretatik. Eta goizean zehar ere bai, Txaketuaneko bidegurutzea zabalik egongo baita ibilgailu guztientzat. Hori, astelehenetik larunbatera, igande eta jaiegunetan, Txaketuaneko bidegurutzea itxita egongo baita eta esan bezala, oinezkoez gain, garraio publikoak eta bizikletek soilik pasa ahal izango dute bertatik.

   Bide mozketa honek San Anton kaleari ere eragingo dio. Txaketuaneko bidegurutzetik pasa ezin diren ibilgailuak San Anton kaletik barrena Aita Madina kalera joan ez zitezen, San Anton kalea ere itxi egingo da Zumeltzegi dorrerako bidegurutzetik aurrera eguerditan. Baimendutako ibilgailuak bakarrik jarraitu ahal izango dute San Anton kaletik aurrera aipatu bidegurutze parean.    

  Oraingoz, hiru hilabetez luzatuko den froga pilotu honen helburua elkarrengandik oso hurbil dauden bi oinezko gune bateratzea da, plaza eta kale zaharra bateratzea, oinezkoen segurtasuna bermatuz. Bide batez, motordun ibilgailuen trafikoa arindu nahi da saihesbidera zuzenduz.

Iturria: Oñati Irratia