Turismo bulegoko edo Arrikrutzeko kobako bisitariek oparia izango dute asteburuan

2020/11/13
Card image cap
“Senderos de Oñati” liburuaren ale bana jasoko dute

  Promozio berezia egingo da asteburuan Turismo bulegoan eta Arrikrutzeko koban: bisitari bakoitzak Oñati oinez liburuaren gaztelerazko bertsioa jasoko du opari. Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziaren babesean Urdin Elortzak osatu zuen liburua da Oñati oinez/ Senderos de Oñati izenekoa. Oñatiko bidezidorretatik barrena egin daitezken ibilaldi ezberdinak biltzen ditu liburuak.

  Asteburuan turismo bulegoak antolatuta 11:00tan edo 16:00tan egingo diren bisita gidatuetan parte hartzen dutenek edo Arrikrutzeko koba bisitatzera doazenek beraz, herriko auzoak eta mendiak ezagutzen jarraitzeko liburua jasoko dute opari.

  Turismo bulegoan eta Arrikrutzeko koban bisitak mugatu egin behar izan dituzte, eta taldeetan gehienez, 5 bisitari eta gidariak parte hartzen dute. Bisita aukerak dena den, bere horretan mantentzen dituzte. Ordubeteko bisita VIP direla esan daiteke, bost lagunekin azalpenak asko zehaztu baitaitezke bisitariaren egarri eta jakintzara egokituz. Baina parte hartzeko erreserba egitea ezinbestekoa da, lekua ziurtatu nahi bada. Turismo bulegoko erreserba telefonos, 943 783 453 da eta Arrikrutzekoa, 943 082 000.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!