Trukegunea egitasmoarekin bat egin du udalak

2019/11/20
Card image cap
Berrerabili daitezkeen jostailu eta gauzen trukea du oinarri Kutxa Ekoguneak sustatutako esperientziak

  Trukegune egitasmoaren helburua trukean oinarritutako esperientzia eskaintzea da, kontsumo arduratsua eta birziklapena jorratuz. Bide batez, haurrek Gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztu nahi du eta trukearen bidez eman eta jasotzea gozagarri direla sentiaraztea, jostailu berri izateari garrantzia kenduz. Objektuei bizi berri bat emateko aukera da Trukegunean eskaintzen dena.

  Kutxa Ekogunean laugarren urtez antolatzen den ekimena da eta aurten hainbat herritara zabalduko da, tartean Oñatira.
Trukagunea Foruen enparantzan kokatuko da eta auzoz auzo erabiltzen den txosnan egokituko da. Trukegune honetan, objetuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe. Utzi edo/eta hartu. Betiere, uzten dena moldaketarik egin beharrik gabe erabiltzeko egoera onean dagoela ziurtatuz eta jasotakoa egoki tratatzeko konpromisoz.

  Trukegunearen esperientzian Ixutu begixak elkarte berriak parte hartuko du. Ekimena koordinatu, funtzionamendua zehaztu eta oinarrizko ordutegi bat finkatzeko bilera egingo da arratsaldean udaletxean. Asmoa, objektuen trukerako gune berezi hau astean bertan martxan jartzea da.

  Erabilgarri dauden produktuak utzi eta hartu ahal izango dira Trukegunean: liburuak, musika CD-ak, etxetresna elektriko txikiak, sakeleko telefonoak, irrati, mp3, telebistak, kirol eta aisi produktuak, musika tresnak, apaingarriak edota jostailuak. Ez dira onartuko berriz, arropak, janariak, poltsa edo kaxetan antolatu gabe uzten direnak edota produktu sanitario eta higienikoak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!