81 urteko gizonezkoa hankan zauritu zen atzo Olabarrietan, traktoreak harrapatuta

2018/05/08
Auto batek su hartu du gaur goizean Kurtzebide kaleko lurrazpiko garaje batean

  Hainbat istripu gertatu dira azken 24 ordutan herrian. Lehenengo istripua atzo arratsaldean, 16:00ak aurretik gertatu zen Olabarrieta auzoan. Traktore batek 81 urteko gizonezkoa harrapatu zuen, hanka gainetik pasa zitzaion eta hankan zauri handia eragin zion, Segurtasun sailetik adierazi dutenez. Zauritutako pertsona Arrasateko ospitalera eraman zuten. Ez da xehetasun gehiagorik eman zauritutakoaren nortasun edo osasun egoeraz.

  Gaur goizean berriz, 7:15 inguruan, auto batek su hartu du Kurtzebide kaleko lurrazpiko garaje batean. Bizilagun batek eman du gertatzen ari zenaren berri udaltzaingoan eta kalea ordu erdiz-edo trafikorako itxita egon da. Nonbait, Kurtzebide kaleko 1 zenbakian dagoen garajera sartu eta autoa aparkatu orduko sortu da sua. Inguruan bizi den suhiltzaile bat saiatu da sua itzaltzen baina ezinezkoa gertatu da eta autoa guztiz kaltetu da. Bitartean udaltzainak eta suhiltzaileak ere bertaratu dira. Kurtzebide kalea, esan bezala, ordu erdiz-edo, guztiz itxita izan dute, kaltetu, sua hartu duen autoa bakarrik kaltetu bada ere, ke beltz ugari sortu delako garaje barruan, eta inguruetara ere zabaldu delako.

  Sua 15 urtetik gorako autoak hartu du eta guztiz kaltetuta geratu da. Baina ez dio garajean zeuden beste ibilgailu edo ondasunei eragin eta kalte pertsonalik ere ez da izan.

Iturria: Oñati Irratia