Susana Uribetxeberria oñatiarrak istripua izan zuen zapatu ilunkaran, senarra espetxean bisitatu ondoren

2018/01/29
Ez zuen zauririk izan baina autoa Salamancan utzita itzuli behar izan zuen

  Susana Uribetxeberriak Salamancako Topas espetxera bidaiatu zuen asteburuan, bertan preso dagoen Xabier Ugarte senarra bisitatzera. Bisita amaituta, espetxetik bi kilometrotara-edo, istripua izan zuen; animalia bat jo zuen, ustez basurdea, izan ere, animaliak ihes egin baitzuen kolpearen ostean. Uribetxeberriak ez zuen minik hartu baina autoa kaltetuta geratu zen. Oñatira taxian itzuli zen kotxea Salamancan utzita.

  ETXERATek salatu duenez, dispertsio politikak eragindako urteko lehen ezbeharra izan zen zapatu ilunkarakoa. 29 urte beteko dituen dispertsio politikak 400dik gora istripu eta milatik gora zauritu eta 16 hildako eragin ditu gaur arte. 2007an, Natividad Junco oñatiarra hil zen Unai Gonzalez Azua presoa bisitatzera zihoala izan zuen istripuaren ondorioz.

Iturria: Oñati Irratia

Salaketa pankarta Bidaurretan