Sotoko erabilerari buruzko galdetegia egiten ari dira

2016/02/05
Card image cap
Zerbitzua hobetu eta guraso eta zaintzaileen inplikazioa handitzea da helburua

  Pasa den astean abiatu zen sare sozialen bidez Gaztelekuko sotoko balizko erabiltzaileei zuzendutako galdetegia. Bertan, sotora noiz, hilean zenbatetan edota zenbat haurrekin joaten diren galdetzeaz gain, zeren bila joaten diren galdetzen zaie guraso eta zaintzaileei. Aukeran, beste guraso batzuekin egoteko, aterpean egoteko, haurrek helduekin edo beste haur batzuekin jolas egiteko edota wifi konexioa edukitzeko hurbiltzen ote diren galdetzen zaie. Horren haritik sotoan topatu nahiko luketen materialaz ere galdetzen zaie. Izan ere, martxan jarri den galdetegi honen helburua, sotoko zerbitzua hobetzea baita.

  Sotoa, 0-7 urte bitarteko haurrei eta beren zaintzaileei zuzentzen zaien espazioa da. Hainbat jostailu, jolas eta material dago bertaratzen direnen eskura baina doazen helduak dira erabileraren arduradun, alegia, ez dago Gaztelekuko hezitzaile edo dinamizatzailerik. Horretxegatik garrantzitsua da seme-alaba edo zaintzen dituen haurrekin hurbiltzen dena bertako martxan inplikatzea.

  Gaztelekuko sotoa 2008an ireki zen bereziki udazken-neguko hilabete hotz eta euritsuetan haur txikiekin zeuden herritarrei gune epel eta ateria eskaintzearren. Hasieran asteburutan soilik irekitzen zen espazioa, egunero zabaltzen da egun, astelehenetik ostiralera 17.00tatik 19.45etara eta larunbat eta igandetan, 10.30tatik 13.00tara ere bai.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!