Oñatiko udala

Skate park gaineko berdegunea txukuntzen hasi dira

2018/05/16
Card image cap
Tirolina gunean pinu-azal eremua sortuko da eta atseden eta jolaserako guneak egokituko dira

  Ibarra zelaian, skate park-aren gainaldean dagoen berdegunean tirolina bat, egurrezko mahaiak eta itxitura ezarri ziren iaz. Skate park-a eta tirolina guneak ezponda batek banatzen ditu. Tirolina gunea gainera arriskutsu dago, azpiko lurra agirian baitago, belarrik gabe eta harriz josita. Arrisku hori saihestu eta gaztetxoentzat erreferentzia leku bihurtu den gunea potentziatzeko hainbat lan egiten hasi dira.

  Hondeamakina astelehenean sartu zen gunera eta gero atzera jarriko diren egurrezko mahaiak eta arbol batzuk aterata, lurra kentzen hasi dira. Tirolina gunearen segurtasuna hobetzeko soropil eta pinu-azal gunea eratuko da bertan eta prestaketa lanak hasi dituzte.

  Aisialdi aktiboa kontzeptuan oinarrituta, egurrezko elementu bereziak izango dituen jolas eremua egokituko da Enpresagintza Fakultate aldera ematen duen berdegunearen erpinean. Atseden gune txiki bat ere prestatuko da bertan, oholak erabiliz, jesarlekuak jarriko direlarik. Skate parka eta tirolinaren arteko gunea berriz, belardi moduan utziko da, batetik besterako trantsito edo bidea xamurtzeko. Zuhaitzak landatuko dira eta egurrezko elementu eta hiri-altzariak jarriko dira, eserlekuak, kuboak, eskailerak eta zintarriak.

  Skate park gaineko berdegunearen txukuntze lan hauek KIMU 1 enpresak egingo ditu. Lanek 40.000 €ko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!