Sinaduren erdiak lortu ditu lehenengo asteburuan Erainek Oñatin

2016/03/14
Card image cap
Herri galdeketaren aurkezpen ekitaldia egin zen larunbatean, sinadura bilketari hasiera emanez

  Santa Ana aretoa herritarrez gainezka zegoela egin zen Erain Debagoiena eta ekainaren 12ko herri galdeketaren aurkezpen ekitaldia. Erabakitzeko eskubidearen alde orain arte egin den ibilbidea bideo labur batez errepasatu ondoren, ekainaren 12an egingo den herri galdeketa aurkeztu zuten hiru herritarrek: Maider Arregi, Jose Luis Madinagoitia eta  Ibis Rodriguezek. Izan ere, prozesuaren eragilea Erain Debagoiena izango den arren, gauzatu, herritarren gauzatuko baitute.

  Herri galdeketaren zilegitasuna aldarrikatu eta bermatzeko gutxienez 1100 sinadura batzeko erronka zabaldu zen. Ekitaldiaren ondoren jada, sinadura horien herena batu zen eta atzo beste 100 pasa. Une honetan beraz, hasieran aipatutako sinaduren erdiak lortu dira  Oñatin. Baina atxikimenduak batzen jarraituko da. Hartarako mahaiak non eta noiz jarriko diren Kale Barriako lokalean iragarriko da. Sinadurek herri galdeketari zilegitasuna emango diote, behin galdeketa eginda notario aurrean deuseztatuko dira.

  Herri galdeketa ekainaren 12an egingo da Oñatin, Debagoienan eta Aramaion. Bitartean, herriz herri galdeketa girotzeko ekitaldi ezberdinak egingo dira. Helburua, galdeketan ahalik eta herritar gehien parte hartzea dela azpimarratu zen aurkezpenean. Emaitza edozein dela ere, garrantzitsuena jendearen parte hartzea dela esan zen.
Ekainaren 12ko herri galdeketan, Oñatin erroldatuta dauden 16 urtetik gorako guztiek hartu ahal izango dute parte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!