Selektibitateko bigarren deialdira aurkeztu ziren 4 oñatiarrek helburua lortu dute

2018/07/13
Card image cap
Unibertsitatera sartzeko hautapen froga gainditu dute eta batek ekaineko nota jaso du

  Ekaineko deialdian ez bezala, uztaileko azterketaldian  Oñatiko ikasle guztiek helburua bete dute, unibertsitatera sartzeko txartela lortu dute eta batek ekaineko nota hobetu du. IEmaitza oso garrantzitsua baita unibertsitate ikasketak egiteko. Gutxieneko nota eskatzen da fakultate gehienetan eta hori lortu ezean, beste ikasketa batzuk hautatu behar izaten dira. Baina ikasleak nota jasotzeko aukera badauka, hori bai, azterketak berriro eginda.

  Ikasleek izango duten buruhauste berria lortutako nota nahikoa ote den eta nahi dutena ikasteko biderik ematen ote dien ikustea da; hala ez bada, zein ikasketa berri egin erabaki beharko dute eta matrikula bete. Batzuk unibertsitatera joango dira eta beste batzuk, goi mailako heziketa zikloren bat egitera.

  Unibertsitatera sartzeko hautapen probetara Oñatiko 80 ikasle aurkeztu dira aurten, ekaina eta uztaileko deialdiak batuta

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!