Sei eskaera jaso dira Bidebarrieta kaleko 24an dagoen etxebizitza soziala alokatzeko

2017/05/02
Card image cap

  Bidebarrieta kaleko 24an, lehengo solairuko C etxebizitza da udalak alokairuan eskaintze duena. Etxebizitza alokairuan hartu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: Oñatin  gutxienez azken 5 urtetan erroldatuta egon eta bertan bizitzea eta eskatzaileen eta bizikidetza unitatearen urteko diru-sarrerak, lanbide arteko gutxieneko soldata baino 1,7 aldiz handiagoak ez izatea. 

  Jaso diren sei eskaerak zehaztuta dagoen baremoaren arabera neurtuko dira. Eskatzaile bakoitzaren gizarte eta familia egoera, orain arte izan duen bizilekuaren egoera, lan gaitasuna eta egoera ekonomikoa egiaztatu eta baloratuko dira. Horren arabera puntuaziorik altuena lortzen duen eskatzaileari alokatuko zaio udalak Bidebarrieta 24an duen 1-C etxebizitza. Izaera sozialeko etxebizitzaz ari garelarik, ez da hileroko errenta kopurua finkatzen eta maizterraren diru sarreren arabera zehaztuko da gerora, ordaindu beharko duen alokairua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!