San Migeletako plater tiraketako irabaziak ASPANOGI elkarteari eman dizkio Pago Uso elkarteak

2016/11/08
Card image cap
Dirua, Markel Irizarren bitartez helaraziko zaio Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari

  Larunbatean irudikatu zen diru ematea. ASPANOGI elkarteko kolaboratzaile den Markel Irizar Pago Usora gonbidatu zuten eta berari eman zizkioten San Migeletako plater tiraketan lortutako irabaziak, 625 €.

  Pago Uso elkarteko ordezkarien hitzetan diru-kopurua xumea izanagatik, ekarpena egin nahi izan diote ASPANOGI elkarteari, haur minbizidunen eta euren familien alde egiten duten lan apartagatik. Markel Irizarri ere eskerrak publikoki eman nahi dizkiote Pago Usora hurbilduta, bitartekari lana egin izanagatik. Bide batez, Pago Uso elkarteko zuzendaritza batzordeak eskerrak eman nahi dizkie, plater tiraketarako laguntza eman zuten guztiei: Udala eta herriko lantegi, denda, elkarte eta erakunde guztiei. Beren laguntzarik gabe ezin izango zutelako jaietako plater tiraketa antolatu eta ondorioz,  ASPANOGI elkartera bideratutako laguntzatxoa helarazi.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!