San Martingo etxebizitza babestuen zozketarako onartuen zerrenda ikusgai dago

2011/06/27
Behin behineko zerrendak kontzejupeian eta Santa Ana aretoan daude ikusgai. Uztailak 7 da azken eguna alegazioak jartzeko.

San Martingo etxebizitza babestuen zozketarako, guztira 169 izen jaso ditu behin behineko zerrendak, lau taldetan:

  • Mugikortasun arazoak dituztenendako bi etxebizitza daude: eskaera bat jaso eta onartu da
  • Familia ugariendako, bi etxebizitza: eskaera bat onartu da
  • Etxebiden izena emanda gutxienez lau urteko antzinatasuna dutenendako, bi etxebizita: 87 izen jaso dituzte
  • Kupo orokorrean, 20 etxebizitza: 80 eskaera onartu dira