Oñatiko udala

San Martin sektoreko plan partziala aldatzeko hitzarmen proposamena jendaurrean jarri da

2014/01/27
Aldaketak, etxebizitza gehiago baina txikiagoak eraikitzea ahalbideratuko du

  San Martin sektoreko plan partziala aldatzeko hitzarmena partzelen jabeak diren Sanmartinberri, Mojasoro eta Sanmartinalde enpresek aurkeztu eta Osoko Bilkurak onartu zuen. Labur esanda, hitzarmen aldaketa honek orain artekoaren eraikigarritasun berbera mantenduta, etxebizitza gehiago baino txikiagoak eraikitzea ahalbideratzen du.
  Bere egunean sinatu zen hitzarmen urbanistikoaren arabera San Martin gunean babes ofizialeko 196 etxebizitza eta tasatutako 11 eraiki dituzte. Horiezaz gain 99 etxebizitza libre eraikitzeko aukera ere jasotzen zen, sei bloketan banatuta. Baina horietatik bakarra eraiki da eta beste baten egitura.
  Plan partzialaren arabera merkatu libreko etxe hauen bataz besteko azalera 145 metro koadrokoa zen. Egun bizi den krisiak halako etxebizitzen salmenta asko zailtzen duela ikusita, plan partziala aldatu eta etxebizitza txikiagoak eraikitzea adostu zen; txikiagoak eta gehiago baina eraikigarritasuna handitu gabe.
  Udalak, partzela jabeen aldaketa onartu zuen eta hitzarmen berriaren arabera San Martin guneko partzela libreetan eraikitzeke zeuden 83 etxebizitzen ordez 132 eraiki ahal izango dira. Hitzarmen berrian, etxebizitza libre hauek izango duten gehienezko prezioa ere mugatuko da; hala, babes ofizialeko etxebizitza baten salneurria 1,7 aldiz handitua izan ahalko da gehienez, etxe libre hauen prezioa.
  Zehaztapen guzti horien jasotzen dituen San Martin sektoreko Plan Partziala aldatzeko hitzarmen proposamena jendaurrean dago udaletxeko hirigintza zerbitzuan. Ikusi edo zuzenketaren bat egin nahi duenak, otsailaren 17ra arteko epea dauka.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!