San Martin auzoan estalpea jarriko da umeen jolas parke inguruan.

2015/02/24
Card image cap
Lanak esleituta, udaberrian jartzea espero da.

  San Martin Auzoko bizilagunek luzatutako eskaerari erantzungo zaio horrela. Izan ere, auzotarrak kexu ziren umeen jolas-parkearen inguruan itzalik ez zegoelako. Udalari, konponbidea eskatu zioten.

  Hala, Ugarkaldeko jolas parkea eredu hartuta, egurrezko aterpea eraikitzea proposatu eta erabaki zen iazko urriaren 16an.

  Aukera ezberdinak aztertuta, haurren jolas parkearen inguruan dauden bankuak babesteko 12 bider 6 metroko zurezko estalpea jarriko da.  Estalkiak, bizpahiru metroko altura izango du. Estalpeak beraz, jesarlekuak babestuko ditu. Jolas parkea, orain artean bezala, aire librean, alde guztietatik irekita mantenduko da.

  Estalpea eraikitzeko lanak Protec Protencción y tecnología de Madera enpresari esleitu zaizkio 11.500 euroren truke. Horri, BEZa batu behar zaio.

  Lanen esleipena orain eginda, estalpea udaberrirako gertu izatea espero da.

  Horrela, haurrekin jolas lekura doazen guraso eta zaintzaileak, eguzki eta euritik babesean egon ahal izango dute.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!