Oñatiko udala

San Lorentzoko Patxi oinetakoak dendan eta hainbat garajetan lapurreta egin da bart

2015/10/21
Card image cap
Ertzaintza ari da kasuaz arduratzen

  Datu askorik ez daukagu oraindik baina San Lorentzoko Patxi oinetakoak dendan eta inguruko zazpi garajetan lapurrak sartu direla adierazi zaigu Udaltzaingotik. Jabeak izan dira gertatutakoaren berri eman dutenak eta Ertzaintzak hartu du kasua bere gain. Goizean, aztarnak hartzen aritu dira. Salaketak ere Bergarako komisaldegian bilduko dira eta horrela, lapurtu den materialaren zerrenda osoa egin ahal izango da. Denda eta garaje jabeak horretan ari dira orain, alegia, falta duten gauzen zerrenda egiten.

  Ez da lehen aldia Oñatin edota San Lorentzo auzoan halako lapurretak gertatzen direla. Patxi oinetakoak dendan ere, orain zazpi-zortzi bat hilabete lapurrak sartu ziren eta hainbat petriña eta kartera eraman zituzten. Azkenaldian dena den, garajeetako lapurreta konturik ez zen gurean.

  Halakoak, ziklikoak direla azaldu digu Udaltzain-buruak eta Gabonen aurretik, behin baino gehiagotan gertatu izan direla ere bai. Alde horretatik beraz, herritarrei abisua, garajeak ahalik eta modu seguruenean babestu ditzaten eta ahal den neurrian, baloredun materialak beste nonbait gorde ditzaten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!