Kiroldegi aurrealdeko errepidea trafikorako itxiko da ostiralean

2016/09/21
Card image cap
Santa Ana eraikineko teilatua konpontzeko jarri zen garabia kendu egin behar da

  8.00ak inguruan hasiko dira desmuntatze lanak. Ordurako, Kiroldegi aurrealdeko errepidea, anbulatorio inguruko errotonda paretik azoka ondoko errotondara bitartean, trafikorako itxiko da. Inguru horretako aparkalekuak ere hutsik egon beharko dira, beraz, aurreko arratsaldetik jada, hartarako kartelak eta zintak jarriko dira Zubikoa aurrealdean. Izan ere, Santa Anako tailatua konpontzeko lanetan erabili den garabia desmuntatu ahalaz, osagaiak inguruan pilatuko dira. Grua guztiz kendutakoan erretiratuko da. 8.00etan hasiko dira, esan bezala, lan horiek egiten eta lanak amaitu bitartean ez da kalea trafikorako irekiko, beraz, 17.00-18.00ak arte edo, luzatu daiteke kale mozketa.

  Ikastetxeei jada trafiko mozketa honen berri eman zaie beren garraio zerbitzua, horren arabera moldatu dezaten. Baina herritarrok ere gogoan hartu beharko dugu, ostiralean, Kiroldegi aurrealdeko errepidea, anbulatorio pareko errotondatik azoka ondoko errotondara bitartean trafikorako itxita egongo dela, 8.00etatik arratsaldera arte. Saihesbidetik Bidebarrieta kalerantz doazen ibilgailuak eta Bidebarrietatik saihesbidera irten nahi dutenek, Arantzazuko Ama kaletik barrena joan beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!