San Anton kaletik Zumeltzegi Dorrera doan bidea tarteka moztu egingo da.

2012/10/01
Inguruan egiten ari diren urbanizazio lanak, ostiralera arte luzatuko dira.

  Ondorioz, ostiralera arte baita ere, aipatu bidea puntualki moztuko dela jakinarazi digu udaltzaingoak. Trafikoa, Errekaldetik bideratzen ari dira.

  Zumeltzegi Dorrea hotel bihurtzeko lanak aurrera doaz. Egitasmo horren baitan ingurua urbanizatzeko obrak egiten ari dira. Horiek dira zumeltzegi kaletik gora doan bidea tarteka ixtearen arrazoia.

  Ez da egia esan trafiko handiko bidea baina bai aldapatsua eta ez gora ez behera geratu zaitezketela kontutan hartu. Egokiena, badaezpada Errekaldetik joatea da.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!