Oñatiko udala

San Anton kaletik Zumeltzegi dorrera doan bidea itxi egingo da bihar argindar kablea bota eta semaforoak jartzeko.

2013/06/03
Autoek, Errekaldetik barrena joan beharko dute.

  Udalak, Zumeltzegi kaletik, Zumeltzegi dorrerainoko argiteria azpiegitura berritu eta trafikoa erregulatzeko semaforoak jarriko dira. Beharrekoa den obra zibila egin zen eta bihar, argindar kablea bota eta semaforoak instalatuko dira.

  Beheko semaforoa, Zumeltzegi kaleak, eskumatara 90 graduko bihurgunea egiten duen inguruan jarriko da eta goikoa, dorrearen irteeran. Semaforoek mugimendua antzemateko sentsoreak izango dituzte eta auto bat paretik pasa orduko bestaldeko semaforoa gorri jarriko da. Trafikorik ez dagoenean, biak berde egongo dira.

  Baina semaforoek funtzionatu dezaten argindarra behar da. Matxura baten ondorioz, Kale zaharretik zuzenean egina zegoen lotura aldatuko da eta behin betiko konponduko da.

  Lanak egin ahal izateko, San Anton kaletik Zumeltzegi dorrerako bidea trafikorako itxita izango da bihar. Lanak, egunean bertan amaitzea espero da baina bitartean, Torrealdera doazen autoak Errekalde auzotik barrena joan beharko dute.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!