Saihesbideko errail bat trafikorako itxi egingo da bihar berriro, kiroldegiko tenis pistan estalkia jartzeko.

2014/11/03
Goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara, trafikoa, libre dagoen errailetik txandaka bideratuko da.

  Azken bi asteetan, tenis pista estaltzeko estruktura muntatua, estalkia bera jartzea falta da eta hori bihar egitea aurre ikusten da. Polikarbonatoko bi plantxa jarriko dira estalkia osatuz. Garabi berezia beharko da xaflak jartzeko. Aurreko lanak bezala, biharko muntaketa ere saihesbidetik egingo da. Ondorioz, goizeko 9etatik 3etara barianteko errail bat itxita egongo da eta trafikoa, libre dagoen errailetik bideratuko da. Aurreko bi astetan egin den bezala, norabide bateko eta besteko trafikoa semaforoz erregulatuko da.

  Tenis pistaren estalkia osatuko duten elementu guztiak ekarri eta muntatu ondoren, lotura eta doiketa lanak instalazioetan bertan egingo dira.

  Dagoeneko asmatu daiteke kiroldegiko beheko tenis pista estalita instalazioek izango duten itsura, estalkiari eutsiko dion estruktura jarrita baitago. Uhin formako estalkia da falta dena. Honek, gainera, argi naturala sartzen utziko duten panelak izango ditu sabaian. Horiek, bihar goizean  muntatzen hasiko dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!