Ramon Irizar kaleko plaza eraberritu nahi du udalak.

2013/11/07
Card image cap
Lanetarako oinarrizkoa den proiektua eskatzea aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Ramon Irizar kaleko plaza zaharkituta dago. Orain dozena bat urte pasatxo jarri zen haur jolas parkea ez da zaindu eta apurtuaz joan diren elementuak ez dira berritu. Horrezaz gain, zoruak egonkortasun arazoak ditu, hondatu egin da eta euri apur bat egitea nahikoa da ur putzu handiak sortzeko. Arazo guzti horiek aktuazio orokor bat eskatzen dute eta horixe izango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean aztertuko dena. Ramon Irizar kaleko plaza eraberritzeko proiektua eskatuko da.

  Hirigintza eta zerbitzuak batzordearen eskutik Goribarko udal biltegian babes baranda jartzeko aurrekontua, urteetan hutsik egon den Mendiko kalea 5-7 zenbakiei dagokien orubean eraikitzea edota hainbat etxe jabeei errekerimenduak egitea aztertuko dira arratsaldeko bileran.

  Kultura Batzordearen eskutik berriz musika nagusi izango da. Alde batetik, asteburu honetan bertan hasiko den MUSIKEGUNAK programazioa eta aurrekontuaren berri emango da eta Santa Zezilia egunaren inguruan Musika Eskolak egin asmo dituen kalejira eta kontzertuen gaia ere aztertuko da. Santa Zezilia eguna, azaroaren 22a, aurten ostirala izango da eta alde horretatik, kale ospakizunak egiteko egun aproposa.

  17 gai aztertuko dira gaurko tokiko Gobernu Batzarrean.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!