Prostituzioa aztergai da Lege Soziologia Institutuan

2016/04/21
"Prostituzioa XXI. mendean, legedia, politika eta errealitatea" izeneko mintegiak nazioarteko 15 ikerlari bildu ditu

  Historian zehar, prostituzioa zigortu ez ezik, arautzen ere saiatu dira. Baina ezabatu edo desagertarazteko ahalegin guztien gaienetik prostituzioak bizirik dirau, eta politikarien kezka-iturri izaten jarraitzen du. Prostituzioa arautzeko saio gehienak, debeku edo desagerrarazteko eredu zaharkituetan oinarritzen dira. Nahiz eta, feminismoak eta genero berdintasunaren aldeko mugimenduek egoerari aurre egiteko beste ikuspuntu bat plazaratu duten.

  Prostituzioa legegile, epaile edo politikarien jo mugan dagoen arren, interes gutxi sortu du orain arte lege soziologian ari diren adituen artean. Hutsune hori betetze aldera Europako txoko ezberdinetatik etorritako 15 ikerlarik bat egin dute gaur Unibertsitate Zaharrean, gaiaz, bi eguneko mintegia osatu asmoz.

  Prostituzioa, lege soziologiaren ikuspegitik eta modu interdiziplinar batez aztertzen ari dira. Hala, prostituzioaren inguruko politika publikoak  ez ezik, ekonomikoki, sexuaren profesionalek sortzen dituzten negozio edo enpresak, eta moral bikoitzaren gizarte oinarriak eztabaidagai dira.

Iturria: Oñati Irratia