PROGRAMA DIDAKTIKOAK IKASTETXEENDAKO

2010/10/05
Aurten Oñatiko ARRIKRUTZ KOBAk ikastetxeei ateak zabaltzen dizkie.

ARRIKRUTZ KOBAZULOko bisitak, aztarnategi paleontologiko garrantzitsua eta galeria fosil zein aktiboen ezaugarriak ikusteko aukera paregabea eskaintzen du.
Aldi berean, hizkuntzak lantzeko ere aproposa da Arrikrutz Kobazuloa. Izan ere, kobako ordu beteko bisitaldia euskaraz, gazteleraz, frantsesez zein ingelesez egiteko aukera baitago.
Guzti hau ikasleei ezagutzera emateko, eskaintza didaktiko desberdinak garatu ditugu lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza zein batxilergorako.

PROGRAMAK LH-1. zikloa: Lehen gizakia: kobazulotako bizitza aintzinako animalien artean.
LH-2. zikloa: Kobazuloen eraketa eta erliebea .
LH- 3. zikloa:Kobazuloetako arroka eta mineralak.
DBH- 1. zikloa: Paisaiaren eraldaketa: uraren higadura.
DBH- 2. zikloa eta Batxilergoa: Karstologia.

Proposamen didaktikoaren inguruko informazioa gehiago Egin klik hemen edota 943 082000 telefono zenbakira deituta eskura dezakezue.