Posta bulegoko autobus geltokia lekuz aldatuko da bihar

2019/06/10
Card image cap
CEGASA aurrealdeko biribilgune parean kokatuko da geltokia bi astez, bihartik hilaren 27ra arte

  Postetxe pareko autobus geltokiko zoladura konpondu egin behar da eta horrek eragingo du autobus geltokiaren aldi baterako aldaketa, bi astetarako aldaketa.

  Autobusek eta ibilgailu astunek nahiz urak lur-azpian sortzen dituen kalteak direla-eta, geltokiko zoladura eta berau mugatzen duen areka hondatuta daude. Udal arduradunek aukera ezberdinak aztertu dituzte eta asfaltozko zoladuraren ordez hormigoizko zoladura  jartzea erabaki dute, iraupen luzeagoa izango duelakoan. Zoladura berriak 20 cm-ko lodiera izango du, autobus geltokiari dagokiola kontutan hartuta. Bihar bertan hasiko diren lanok LURKIDE Hondalanak enpresak egingo ditu eta ia 13.500 euroko aurrekontua izango dute, BEZa kanpo utzita.

  Postetxe aurrealdeko autobus geltokiaren zoladuran egin behar diren konponketa lanen ondorioz, autobus geltokia lekuz aldatuko da bi astez, bihartik hilaren 27ra arte. Geltokia, metro batzuk aurrerago eramango da CEGASAruntz, konkretuki, CEGASA aurrealdeko biribilgune parean kokatuko da. Leku aldaketaren berri ematen duten kartelak geltokian bertan jarri dira asteburuan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!