Plazako dantza tradizionala ikastaroa emango da berriro Jose de Azpiazu musika eskolan

2017/09/22
Card image cap
Iazko harrera ona gogoan eskaintzari eustea erabaki dute

  Iazko arrakasta ikusita, plazako dantza tradizional ikastaroa errepikatuko du Jose de Azpiazu musika eskolak. Ikastaroaren antolatzailea musika eskola den arren, eskolak, Zuazola institutuko gimnasia gelan emango dira eta irakaslea Patxi Montero izango da, aurreko kurtsoan bezala.

   Gure kulturako dantza eta dantzakera tradizionala barneratu, talde eta bikote dantzaren gozamena deskubritu, plazako dantza aberastu eta dantzarako autonomia eskuratzea dira, besteak beste, plazako dantza tradizionala ikastaroaren helburuak. Ikastaroak hainbat maila izango ditu, oinarrizko dantzak landuko dira lehenik, horiek sendotu eta aberasten joango dira eta praktikatzeko aukera izango da. Iazko ikasleek, eta momentuan animatzen diren gainontzeko herritarrek, plazan dantza egiteko aukera izango dute Herri Egunean, dantzaldia izango baita Atzeko kalean 18:30tatik aurrera. Baina ikasturte honetan plazako dantza tradizionala ikastaroan parte hartu nahi duenak izena musika eskolan eman behar du hilaren 29ra bitartean. Ikastaroa, urriaren 4an hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!