Oñatiko udala

Pioi eta pioi gidari lan poltsetarako azken azterketen emaitzak argitaratu dira

2016/02/02
Card image cap
Iturgintza atalari dagokion ariketa praktikoa egin zen atzo

  Udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan jarri dira ikusgai atzoko azterketaren emaitzak. Horrela, azterketak berrikusi edo erreklamazioak aurkezteko epea ireki da. Horretarako azken eguna, osteguna, hilaren 4a izango da. 

  Pioi lan poltsarako hautaketa prozesuan 15 lagunek jarraitzen zuten arren, 9 bakarrik aurkeztu ziren azterketara eta horietatik 2k ez dute gutxieneko puntuaziorik lortu. Pioi gidari lan poltsarako berriz, azterketara presentatzeko aukera zuten hirurek egin zuten eta gainditu ere bai. Hautagai hauek aurrez, kamioiari zegokion ariketa praktikoa ere egina zuten.

  Pioi eta pioi gidari lan poltsetarako azterketa praktikoak ez dira amaitu oraindik. Brigadako langileek bete ohi dituzten mantenu lanei buruzko azken ariketa bat egitea eskatuko zaie. Hurrengo froga horretarako eguna ez da finkatu oraindik, baina bi aste barru edo, inauteriak pasa ondoren egingo da.

  Udalak, brigada taldean izan daitezkeen bajak eta lan pilaketari berehalakoan erantzun ahal izateko, pioi eta pioi gidari lan poltsa osatzen dihardu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!