Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko lehen azterketaren emaitzak argitaratu dira

2018/11/08
Card image cap
Erreklamazioetarako epea ostiralean amaitzen da

  Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko lehen ariketa, azterketa teorikoa, astearte goizean egin zen. Arratsalderako berriz, emaitzak argitaratu ziren azterketak berrikusi edo erreklamazioetarako epea zabalduz. Epe hori azaroaren 9an, ostiralean amaituko da.

  Lan poltsa deialdiekin batera argitaratu zen 11-12 gaiko zerrenda oinarri izan zen azterketa teorikoa egiteko. Berez, pioi lan poltsarako 12 zeuden baina 8 bakarrik aurkeztu ziren eta horietatik 5ek ariketa gainditzea lortu dute, oraingoz behin behineko izaera duten emaitzen arabera. Pioi gidaritarako berriz, 5 hautagai zeuden, bat ez zen aurkeztu eta hiruk gainditu dute. Emaitzak udaletxeko iragarki taulan eta udal web atarian ikus daitezke. Era berean, hurrengo azterketarako deialdia ere egin da. Bigarren ariketa praktikoa izango da eta udalak Goribar auzoko 16an duen biltegian egingo da. Kasu honetan ere deialdi bateratua egin da pioi nahiz pioi gidaritarako, azaroaren 13an, 10:15tan, hain zuzen ere. Dena den, pioi gidariei besteek egingo ez duten ariketa bereziren bat egitea eskatuko zaie.

  Datorren asteartean egingo den azterketa praktikoaren ondoren, euskarazko azterketa deituko da baina ez hautagai guztientzat, soilik bigarren hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez zutenentzat. Azken proba horrek itxiko du pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko azterketaldia.

  Udal brigadan sortu daitezkeen bajak bete edo premiazko lanei aurre egiteko deitu dira pioi eta pioi gidari lan poltsak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!