"Pinotxo, hariekin lotu gabe" ikuskizunaren DVDa eta CDa argitaratu ditu Ganbara txiki abesbatzak

2017/10/26
Card image cap
Txokolateixan salgai daude

  Pasa den ekainean, Korpus jaixen baitan, estreinatu zen Pinotxo, hariekin lotu gabe ikuskizunak badu bere DVD eta CDa. Astean salgai jarri dira Txokolateixan; DVDa 12 eurotan, CDa 10etan eta biak erosiz gero, 20 eurotan.

  Musika eta irudi grabazio horiek merkaturatzeaz gain, Ganbara faktoriak bira berezi bati ekin zion asteburuan Pinotxo, hariekin lotu gabe ikuskizuna ezagutarazteko. Pasa den larunbatean Donostiako Kursaalean eszenaratu zuten, harrera oso onarekin, sarrera guztiak agortu baitziren. Baina bira hasi besterik ez da egin, azaroaren 18an Lazkaon taularatuko dute, abenduaren 27an, Bilboko Euskalduna jauregian eta urtarrilaren 3an Iruñeako Gaiarre antzokian.

  Pinotxo, hariekin lotu gabe Ganbara txiki abesbatzak orain arte sortu duen ikuskizun handiena da, bai partaide eta pertsonaien aldetik baina baita eszenografia aldetik ere. Egindako esfortzu handi horri Oñatitik kanpora, beste herri batzuetan eskainiz, jarraipena eman nahi zitzaion eta horretan dihardute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!