Oñatiko udala

Parrokiako kanpandorreko argi lanpara batzuk aldatu eta tximistorratza konponduko da.

2014/02/25
Udalak, gastuetan parte hartuko du. Konkretuki, 4.100 euro jarriko ditu udalak kanpandorrean konponketa lan ezberdinak egiteko.

  Orain 7 bat urte, Parrokiako kanpandorreko zaharberritze lanak aprobetxatuz, kanpandorrea argiztatzea erabaki zuen udalak. Hala egin zen baina urteen poderioz, hainbat argi lanpara matxuratu dira. Orain, ez dabiltzan lanpara horiek aldatzea erabaki da. Argiak jarri zituen Txantxiku elektrizitatea enpresara joan da eta honek, ia 2300 euroko aurrekontua aurkeztu du. Udal gobernu taldeak proposamena onartu du eta Udala arduratuko da argirik egiten ez duten lanparak aldatzeko gastua ordaintzeaz.

  Lanparak ez dira ordea, matxuratuta dauden kanpandorreko elementu bakarrak, tximistorratza ere konpondu beharrean dago.

  1993an jarri zen une honetan kanpandorrean dagoen tximistorratza. Orduan jada, udalak, kostuaren erdia ordaintzea onartu zuen, tximistorratzak parrokia ez ezik, inguruko etxeak ere oinaztuetatik babesten zituela ikusi baitzen.

  Orain esan bezala, tximistorratza ez dabilela ikusi da eta berau konpontzeko gastuak erdibana ordaintzea eskatu dio Parrokiako kontseiluak udalari. Aurrekontua, guztira 3700 euro ingurukoa da eta orain 11 urte hartutako konpromisoa gordeaz, erdia, udalak ordainduko du.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!