Papera eta kartoia modu komunitarioan jasotzea sustatu nahi du Mankomunitateak

2020/06/09
Udalak antzerako kanpaina egin zuen 2018an

  Bilketa indibidualetik komunitariora aldatzeko aukera noiznahi dagoela gogorarazi nahi du Debagoieneko Mankomunitateak. Hala egitea adosten duten bizilagunek Mankomunitateari jakinarazi behar diote, 943 50 47 21 zenbakira deituta.

  Atez ateko hondakin-bilketa sistema hobetu eta errazte aldera, papera eta kartoia modu komunitarioan jasotzeko aukera dagoela gogorarazi nahi da. Horretarako, atariko bizilagunen adostasuna lortu eta atari gisa egin behar dute eskaera. Debagoieneko mankomunitateak gurpildun edukiontzi urdina eramango die, eta edukiontzi hori atari barruan gordeko da, bizilagunek astean zehar nahi dutenean atarira jaitsi eta paper-kartoia bertan bota dezaten. Astelehenetan, paper-kartoia esekitokira ateratzea tokatzen denean, arduradun batek gurpildun edukiontzia ataritik esekitokien ondora hurbildu beharko du eta hustu ondoren berriz bebarrura bueltatu beharko du.

  Oñatin, herrigunean 659 bebarru daude eta 100 etxe-bloketan modu komunitarioan batzen dute papera eta kartoia

Iturria: Oñati Irratia