Pankazerolada eta elkarretaratzea egingo dira bihar plazan

2020/11/24
Card image cap
Aldarri eta kartelak prestatzeko “Iluntze morea” antolatu da gaurko Gaztetxean

  Indarkeria matxistaren kontrako eguneko aldarrikapen ekitaldiei azken ukitua emango zaie gaur ilunkaran Gaztetxean, Iluntze morea izenpean; biharko aldarri eta kartelak auzolanean prestatuko dira. Herriko emakume guztiak gonbidatzen dira gertaketa lanetara. Hitzordua, 18:30tan egin da Antixena gaztetxean.

  Baina azaroaren 25a, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna bihar izango da, eta zarataka, lehenik, eta taldean indarrak batuz, ondoren, indarkeria matxistaren kontrako aldarria egingo da arratsalde-ilunkaran. 18:00tarako PANKAZEROLADA iragartzen da plazatik abiatuta. Pankazerolada erdiguneko kaleetan barrena egingo den ibilaldi zaratatsua da, ibilbidean zehar gaur landuko diren kartelak kokatuko dira, zartagin edo zarata egiteko bestelako tresnaz lagunduta, hain zuzen ere, zarata ateratzen den bitartean. Ibilaldi zaratatsua plazan amaituko da eta jarraian elkarretaratzea hasiko da.

  Biolentzia patrialkalaren aurrean autodefentsa feminista ozen aldarrikatuko da bihar arratsaldean. Egun indarrean den sistema heteropatrialkal kapitalistak sortzen duen biolentziaz nazkatuta daudela diote Oñatiko Sare feminista eta Bargastak taldeko kideek, eta bizi dugun normaltasun berrian ere betiko eraso matxistak jarraitzen dutela salatzera irtengo dira bihar herriko plaza eta inguruko kaleetara. Herritarrak parte hartzera gonbidatzen dituzte, bai gaurko prestaketa lanetan eta bereziki biharko aldarrikapen eta salaketa ekintzetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!