Pake leku elkarteko taberna bihar irekiko da

2020/06/08
Ile-apaindegia zabalik dago jada

  Pake leku jubilatu eta pentsionisten elkarteko taberna bihar goizean irekiko da berriro. Deseskalatzearen hirugarren fasean tabernetako barran nahiz mahaitan jazarrita egon daitezke bezeroak, beti ere, bi metroko distantzia gordeta. Pake leku elkarteko tabernan beharrezkoak diren egokitze lanak egin dituzte eta zuzendaritzarekin adostasunean lokala bihar irekiko da, hamabi asteren ondoren.

  Pake lekuko ile-apaindegia zabalik dago jada. Bertara joan nahi dutenek hitzordua eskatu behar dute.

  Taberna eta ile-apaindegia ireki arren, Pake leku elkartean ez da ekintzarik programatuko ikasturte berrira arte. Tailer eta ikastaro ezberdinak egiten dira kurtsoan zehar, hitzaldiak ere bai, hilean behineko maiztasunez, eta ostegunero bingo saioak izaten dira. Horiek guztiak ez dira bueltatuko iraila-urrira arte.   

Iturria: Oñati Irratia