Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu San Lorentzo auzoan 5 eta 6. areari dagozkion irisgarritasun lanak.

2014/07/08
Abuztuaren 1ean hasiko dira eta lau hilabeteko epean osatuko dira.

  Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabiliz esleitu dira San Lorentzo auzoko 5. eta 6. ariei dagozkien lanok. Banatuta deitu ziren prozesuetara hiru enpresa aurkeztu dira eta proposamen ekonomiko merkeena aurkeztuta, biren esleipena, Otegi-Gaztañaga enpresak eskuratu ditu.

  Alde batetik, auzoaren goialdean, 62, 63 eta 65 zenbakidun etxe inguruan espaloiak zabaldu, zoladura berritu eta zebra bideak moldatuko dira. Gainera, arrapala bat egokituko da goialdean dauden aparkalekuetara iristeko. 5. area deritzon honetan ere jaso da Lazarraga kaletik Errekalderako tuneleraino iristen den espaloi zatia konpontzeko lana.

  Lanok, 180 mila euroren truke egingo dira. Udalak, zehaztu zuen aurrekotnua kasik, 53 mila eurotan merkatuz. Lanak egiteko epea berriz, udalak zehaztu bezala, lau hilabete izango dira. Abuztuaren lehenean hasiko dira eta azaroaren 30erako amaitzeko konpromisoa hartu du enpresak.

  Epe berean egingo dira 6. areari dagozkion lanak. Hau da, auzoaren erdigunean dauden 42-43 eta 32-33 etxe-blokeen inguruko urbanizazioaren berrizketa hartzen duten lanak. Etxe bloke horietatik igogailua dagoen auzoaren erdiko ardatzera modu irisgarrian iritsi ahal izateko lanak egingo dira.

  Lizitazio baldintzetan, 240 mila euroko aurrekontua zehaztu zen baina Otegi Gaztañaga enpresak, ia 66 mila euro merkeagoa den eskaintza eginda, lanen esleipena eskuratu du. Horixe baitzen, eskaintza ekonomikoa, lanak esleitzeko irizpide nagusia.

  San Lorentzo auzoa irisgarritasun baldintzetara egokituz berritzeko lanek aurrera jarraitzen dute.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: www.google.es/maps