Osasun zentrora ez joan eta telefonoz deitzea eskatu du Debagoieneko ESIk, berriro ere

2020/03/22
Arrasateko ospitalea COVID 19 kasuak hartzeko egokitzen ari dira

  Osasun arreta behar duenari anbulatoriora  telefonoz deitzea eskatzen da, bertaratu gabe. Osasun zentrotik bere mediku edo erizainarekin harremanetan jarriko dute, kontsulta telefono bidez argitzeko. Profesionalak erabakiko du osasun zentroren batean fisikoki artatzeko beharra. Anbulatorioa itxita dagoenean 900 20 30 50 telefonora deitu behar da, Osakidetzako Osasun Aholkura.

 Arnas sintomatologia duten gaixoentzat Arrasateko anbulatorioa izango da erreferentziazko zentro, herriko osasun etxea itxita dagoenean. Astelehenean sartuko da neurria indarrean. Larrialdietarako berriz, Arrasateko ospitaleko larrialdi zerbitzua izango da erreferentziazko zerbitzua aurrerantzean ere, Debagoienako ESIk jakinarazi duenez.

  Debagoieneko ospitalea COVID 19 kasuak hartzeko egokitzen ari dira. Laugarren solairua, ama-haurren, ginekologiako eta pediatriako solairua egokituko dute COVID 19 kasuak hartzeko. Ondorioz, Debagoeieneko ospitalean ez dira erditzeak artatuko eta Zumarragako ospitalera bideratuko dira. Arrasaten hartuko diren koronabirus gaixoak ez dira kasu larriak izango, ospitaleak ez baitu Zaintza Intentsiboko Unitaterik.

Iturria: Oñati Irratia