Osasun zentroetara eta ospitalera joateko gomendio orokorrak eman ditu Debagoienako ESIk

2020/05/15
Card image cap
Paziente eta laguntzaileentzako gomendioak dira

  Euskaraz eta gaztelerazko posterrak osatu ditu Debagoienako ESIk osasun zentroetara eta Arrasateko ospitalera joateko gomendio orokorrak bilduz.

  Sukarra edo arnas sintomak sintomak izanez gero edo Covid-19a diagnostikatutako pertsona batekin kontaktu estuan egon bada, telefono bidezko kontsulta egin eta anbulatorio edo ospitalera ez joateko gomendioa da lehena. Era berean, eskualdeko osasun zentroetako telefono zenbakiak zerrendatzen dira.

  Osasun zentrora segurtasunez joateko berriz, etxetik maskara jantzita ateratzea, eskuen higienea egin eta 2 metroko segurtasun tartea gordetzea eskatzen da. Ezarritako orduan joatea, elkar ukituz ez agurtzea, zentroko instalazioetan paseatzen ez ibiltzea eta igogailuaren erabilera mugatzen duten arauak errespetatzea ere eskatzen da.

  Maskarari buruzko gomendio zehatzak ere ematen dira Debagoienako ESIko posterrean. Sudurra eta ahoa une oro estaliz ondo jarrita eraman behar da maskara, balbularik gabeko maskarak izan behar dira eta bi urtetik beherako haurrei, konorterik gabe edo ezgaituta daudenei edo bere kabuz kendu ezin dutenei maskararik ez jartzea gomendatzen da.

  Osasun zentrora edo ospitalera joan behar den gaixoak bakarrik joaterik ez badu, laguntzaile bakarra eraman dezakeela ere argitzen da gomendioen zerrendan. Amaitzeko, ospitalizazio aldian aipatutako guztiaz gain kontutan hartu beharreko gomendio orokorrak ere zehazten dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!