Osakidetzako langileen artean deitutako grebak ez du ondoriorik izan Oñatiko anbulatorioan

2015/04/23
Card image cap
Goizeko txandako langile guztiak lanera joan dira

  Greba, osasun arloko sindikatu guztiek deitu dute:  ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta baita erizain nahiz medikuen Satse eta SME sindikatuek ere. Osakidetzan galdutako enpleguak berreskuratu, urteetan pilatuaz joan diren lan kargak arindu, langileen artean dauden soldata desorekak zuzendu eta osasun zerbitzu publikoa hobetzea dira, sindikatuen eskari nagusiak. Osakidetzako zuzendaritzarekin hainbat bilera egin dituzten arren, eskaerekin erlazionatutako proposamenik jaso ez dutenez, bi eguneko greba ditu dute sindikatuek.

  Gaur, lehen greba eguna da baina Oñatiko anbulatorioan ez du eraginik izan, bertako arduradunak jakinarazi digunez, goizeko txandako langile guztiak normaltasunez aritu baitira. Ondorioz, mediku eta erizainekin kontsulta egiteko emandako hitzorduak bete dira.

  Deialdia, bi egunetarako egin dute sindikatuek. Oñatiko anbulatorioan, gaur goizean lanean normal aritu dira baina bihar zer gertatuko den ikusteke dago. Horrelakoetan ez ei dituzte asanblada edo bilerarik egiten eta langile bakoitzaren erabakiaren araberakoa izaten da lanera joan ala ez.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!