Oñatiko udala

Ordezko argiteria sarea prestatzen ari dira Santa Ana aretoko kanpoaldean

2020/02/12
Card image cap
Linea nagusiak huts egiten badu automatikoki aktibatuko da ordezko sarea

  Santa Ana antzokiko argiteria sistemaren ikuskaritza ofiziala egin zen iaz, emaitzak Eusko Jaurlaritzako Industria sailera bidaliz. Hainbat konponketa lan egin behar izan ziren topatutako akatsak zuzentzeko. Eraikin barruan egin ziren lanek ia 17.369 euroko aurrekontua izan zuten. Orain bigarren faseko lanak egiten hasi dira.

  Santa Ana aretoaren ezaugarriak kontuan hartuta, ordezko argiteria sarea prestatu behar da, linea nagusiak huts egiten duenean automatikoki aktibatuko dena. Inergetika enpresari eskatu zaio ordezko bigarren linea hori prestatzea, 17.000 euroko aurrekontuaz. Aurrez, udal brigadako langileek oinarrizko lan batzuk egiten ari dira eraikinaren kanpoaldean, lorategian.

  Dagoeneko egiten ari diren lan hauek ezinbestekoak dira Industria sailak Santa Anako argiteria sistema ontzat eman dezan. Erabiltzaileen segurtasuna hobetuko da gainera, ordezko argiteria sarea jarriz; edozein ekitalditan eta ustekabean argiteriak huts egingo balu antzeman ere ez litzateke antzemango, ordezko sistema automatikoki jarriko bailitzateke martxan.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!