Orain arte doanekoak izan diren herriko lurpeko aparkalekuak, kobratzen hasiko dira urtarrilaren 1etik aurrera.

2013/01/08

  Azken hilabete hauetan herriko lurpeko aparkalekuetako bat doanekoa izan da. Irailaz geroztik, plazako aparkalekua itxi zenetik, udalak kiroldegiko aparkalekua herritarrentzako doan jartzea erabaki zuen. Hori horrela, plaza eta kiroldegi ingurura hurbiltzen ziren autoen aparkaleku toki bat bermatu nahian, kiroldegiko lur azpiko aparkalekua herritar orori zabaldu eta doan jartzea erabaki zuen. Bada, 3 hilabete luzez doan izan ostean, datorren astetik aurrera barrerak jaitsi eta kobratzen hasiko da udala. Dena dela herritarrei gogoratu nahi zaie, Urtarrilaren 1a bitartean oraindik ere doaneko zerbitzua ematen jarraituko dela, bai asteburu honetan eta baita urte bukaera egunean ere.

  Urtarrilaren 1etik aurrera ordea, barrerak jaitsi eta hauek izango dira herriko lurrazpiko aparkaleku publikoetan kobratuko diren tarifak:

  Goizean goizetik, iluntzeko 12etara, Kalegoienan 0,02 euro ordaindu beharko dira minutuko eta Kiroldegiko aparkalekuan berriz, 0,05 euro. Bost ordu baino gehiagoko aparkatze jarraitua egiteagatik ordea, bai Kalegoienan eta baita Kiroldegiko aparkalekuetan 0,03 euro ordaindu beharko da minutuko. Egun osoko gehienezko tarifa berriz, 15 eurokoa izango da bi aparkalekuetan.

  Bukatzeko aipatu, gauez aparkatzeko abonua ere abian jarri duela udalak. Gaueko 9etatik goizeko 9etarako ordutegian, kotxea bi aparkaleku hauetakoren batean sartu nahi duen herritarrak, hileko 54.70 euroko tarifa ordainduta, kotxea aparkatu ahal izango du. Aipatu baita ere, lehen 30 minutuak salbuetsiak egongo direla tasetatik Kalegoienan eta lehen 2 orduak kiroldegiko lur azpiko aparkalekuaren kasuan.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!