Oñatiko udala

Onik daude atzo gauean San Prudentziotik Oñatirako bidean gertatu zen istripuan zauritutako 5 lagunak

2018/02/22
Card image cap
Arrasateko ospitalera eraman zituzten baina osasun egoera onean zeudela egiaztatuta etxera itzuli ziren

  Hiru autoren arteko istripua 21:00ak aurretxoan gertatu zen, Elorregiko biribilgunetik 200nen bat metrora, Oñatirako bidean. Hiru autok elkar jo zuten eta bost bidaiari, tartean hiru haur, Arrasateko ospitalera eraman zituzten medikuek artatu zitzaten. Badaezpadako trasladoa izan zen, istripuaren ondorioz jasotako kolpea gogorra izan zelako. Baina zorionez, guztiak onik, etxera itzuli ahal izan zuten.

  Horrelakoetan ohi denez, ertzainak eta suhiltzaileak hurbildu ziren istripu lekura eta errepidea garbitu bitartean zirkulazioa etenda egon zen. Bidaiariak Debagoieneko ospitalera eraman bitartean eta autoak errepidetik kendu bitartean, trafikoa etenik egon zen eta Oñatira etortzeko Deskargatik bueltan bideratu zituzten, Segurtasun Sailetik jakinarazi digutenez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!