Oñatzeko haur talde bat iparraldera joango da lehen aldiz dantza egitera

2017/05/04
Card image cap
Hendaiako DANTZA KARRIKAN topaketara gonbidatu dituzte

  Akelarre elkarteak antolatu du Hendaiako haur dantzarien topaketa eta bertan parte hartzera gonbidatu dute Oñatz taldea.
Oñatiko dantzari gaztetxoak Hego Euskal Herriko herri ezberdinetara joaten dira urtero bertako jaietan parte hartzera. Lehen aldia izan da ordea, iparraldean dantzatzeko gonbidapena jaso dutela. Oñatiarrekin batera, Iruñea, Durango, Tolosa eta Hendaia bertako haur dantzariek ere parte hartuko dute larunbateko topaketan.

  Eguneko ekintzak 11:00tan hasiko dira Hendaiako kaleetan zehar taldeek eskainiko dituzten dantza saioekin. 15:00tan berriz, emanaldi bateratua egingo dute Biriatuko pilotaplazan.

  Oñatz dantza taldeko ordezkariak oso pozik hartu dute hendaiarren gonbidapena eta harremanak luzaroan irautea espero dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!