Oñatira bisita egingo da "Ekonomia zirkularraren jardunbide onen bisita Euskal Herrian" jardunaldien baitan

2016/11/23
Card image cap
Zero Waste Europe eta EHUk antolatutako jardunaldiak dira

  Astelehenetik asteazkenera osatuko den Ekonomia zirkularraren jardunbide onen bisita Euskal Herrian izeneko jardunaldiak bi zati izango ditu. Lehenengo egunean, gaia, alde teorikotik edo, aztertuko da. Hala, astelehenean, Gasteizen, EHUko Arabako Campuseko Letren Fakultatean, nazioarteko hitzaldia emango da. Gaia, hondakinen kudeaketak sortzen dituen kostuak nola murriztu, udalei begira da eta gaikako bilketaren hobekuntzan, errefusaren murrizketan eta merkatuko balore-emaitzetan errefusa atala materialki eraldatzeko moduaren esperientziak azalduko dira, besteak beste. Arabako Campuseko errektoreorde Javier Garaizar arduratuko da jardunaldien irekiera-ekitaldiaz. Ondoren,  Ainhoa Etxeandia Gasteizko Udaleko Ingurumen Saileko Zuzendariak hartuko du hitza eta jarraian nazioarteko hainbat ordezkarik berba egingo dute.

  Egitarauaren bigarren zatia, astearte eta asteazkenean burutuko da eta alde praktikoari edo, eskainitakoa izango da. Bi egun horietan, ekonomia zirkularreko praktika onak ezagutzeko bisitak egingo dira hainbat herri eta elkarteetara. Hala, astearte arratsaldean, Oñati bisitatuko dute jardunaldietako partaideek, hondakinen bilketa eta kudeaketaren inguruan izan den esperientzia bertatik bertara ezagutzeko. Oñati bezala, Leintz-Gatzaga, Arrasate, Burgelu eta Sasietako Mankomunitatea ere bisitatuko dituzte. Baina baita ere, Skunkfunk, Koopera, Azurmendi Jatetxea edota Gurpide Elkartea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!