Oñatin Euskalteleko bezeroek internet seinalea kalean doan dute wifi bitartez

2015/03/17
Card image cap
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 128.000 sarbide puntu jarri ditu telekomunikazio enpresak

  Euskaltel-wifi zerbitzua sortu da kalean haririk gabe sarera konektatzeko doako tresna gisa. Atzoz geroztik, telekomunikazio konpainiaren bezeroek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kaleetan sakelako telefonoarekin zein bestelako gailuekin interneten doan, modu seguruan eta mugarik gabe nabigatzeko aukera daukate. Nafarroan ezingo da zerbitzu hau erabili. Oñatin asteburuan jada aktibatuta zegoen.

  Zerbitzua erraz erabili daiteke. Nahikoa da erabiltzaileak doako aplikazioa deskargatzea eta bere sakelakoaren zenbakia sartzea. Horrela Euskaltelek sartu beharreko lau zenbakiko pasahitza SMS bidez bidaliko dio. Nahikoa da mugikorra behin konfiguratzea. Hortik aurrera, Euskaltel-wifi sarea dagoen leku batean dagoenean automatikoki konektatuko da. 

  Internet seinalea kalean doan erabiltzeko zerbitzu hau Euskalteleko bezeroentzat da soilik.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!