Oñatin Elkarrekin Ekin programaren ordainketa aztergai izango da Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/05/14
Card image cap
Sozioekonomia arloko gaiak zerrendatu dira gaurko

  Oñatin Elkarrekin Ekin egitasmoa Udalak eta Mondragon Team Academy-k elkarrekin garatzen dute. Ekintzaileen arteko komunitatea sortu eta elkarren artean ikasi eta laguntzeko helburuz, mintegiak, aholkularitza zerbitzua, ideiak garatzeko formazio eta martxan jartze programak gauzatzen dira. 2020ko lehen lau hilabetekoari dagozkion fakturak aurkeztuko dira gaurko batzarrean gobernu taldeak onartu ditzan. Orain, online modalitatera egokituta baina Oñatin Elkarrekin Ekin egitasmoak bere zerbitzua eskaintzen jarraitzen du.

  Lan zerrendan herriko ekintzaileekin erlazionatutako beste gai batzuk ere jaso dira. Negozio ideiak garatu eta horien lehen urratsak emateko bitarteko gisa Udalak eskaintzen dituen Olalan gunea eta Olaburuko pabilioietan kokatu diren bi ekintzaileei alokairu kuotak ez kobratzea eta batek eskatu duen alokairu kontratuaren aldaketa aztertuko dira. Martxo amaieran erabaki zuen udalak Olalan guneko eta Olaburuko alokairu kuoten ordainketa etetea, konfinamendu egoerak jarduera ere etenarazi baitzuen. Argibideak gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean emango dira.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!